Auzolanaren jaia ospatzen ari dira Torreoian

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 23a, 14:09

Auzolanean alternatibak eraikiz lelopean, Torreoia Bizirik dinamikak egun osoko egitaraua prestatu dute Torreoian bertan. Goizean hitzaldiak izan dituzte, Errekaleor Gasteizko auzoa askearen, Oarsoaldeko Labore kontsumo kooperatibaren eta Lurralde Askea dinamika desobedientearen ingurukoak. Ondoren, bazkaria eta zuzeneko musikarekin biribilduko dute jardunaldia.