Datorren astean zabalduko dute haur eskolako matrikulazioa

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 25a, 10:20

Urriaren 2tik 9ra izena eman ahalko da Zarauzko haur eskolan, abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko. Ate irekien eguna, berriz, ostiral honetan izango da (irailaren 29an), 17:00etatik 19:00etara.