Goitibeherak berreskuratuko dituzte Kuadrilla Egunerako

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 28a, 17:13
Duela urte batzuetako Kuadrilla Egunean, goitibeherak Vista Alegre auzoan (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Astelehenean bildu ziren gaztelekuan aurtengo Kuadrilla Eguna prestatzen hasteko; aurten, urriaren 21ean ospatuko dute. Orain, sare sozialen bidez jakitera eman dute goitibeheren proba berreskuratuko dutela. Hain justu ere, parte hartu nahi dutenentzat bilera berri bat deitu dute: urriaren 2an izango da, 19:30ean, gaztelekuan.