[Informazio praktikoa] I. Euskal Kosta Krosa

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 29a, 10:06

I. Euskal Kosta Krosa maratoi erdia jokatuko dute Zumaia eta Zarautz artean. Hona hemen probaren xehetasunak, trafikoan izango duen eragina, eta aparkalekuen nahiz autobus zerbitzuen informazioa.

PROBA
Irteera. Bihar, 17:00etan, Zumaian Beheko plazan.

Ibilbidea. N-634 errepidean, Zumaia, Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidean. 21,097 kilometro.

Helmuga. Zumaian, Beheko plazan.

Dortsalak. Zumaiako Lubaki kiroldegian jaso beharko dira, 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era.

Izen-ematea. Gaur 22:00ak arte zabalik dago. Kirolprobak.com atarian eman behar da izena.

Sariak. Lehen emakumeei eta gizonezkoei sari berdinak banatuko dizkiete. Horrez gain, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako lehen emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat sari bereziak izango dira. Probako lehen gizonezko eta lehen emakumezko absolutoek honako sariak jasoko dituzte: lehenak, 1.000 euro eta txapela; bigarrenak, 600 euro eta garaikurra; hirugarrenak, 200 euro eta garaikurra; laugarrenak, 100 euro eta garaikurra; bosgarrenak, 75 euro eta garaikurra; eta seigarrenak, 50 euro eta garaikurra.


APARKALEKUAK
Zumaian doan autoa aparkatzeko aukera:  Geltoki auzoko aparkalekuan, Kirol Portuko aparkalekuan eta Lubaki kiroldegi ondokoan.


TRAFIKOANā€ˆERAGINA
Kostako errepidea.  Zumaia, Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidea 16:45etik 19:30ak bitartean guztiz itxita egongo da bihar trafikoarentzat Ondorioz, trafikoa Meagatik edota A-8 autobidetik bideratuko dute.

Zarautzen, Nafarroa kalea trafikoari moztuta egongo da Elizaurre kaletik Manzisidor kalera lasterkariak igarotzen diren denbora tartean.


AUTOBUS ZERBITZUA
Zarautzen, Herribusa.  Bihar arratsaldean, lasterkariak Zarautzetik igarotzen diren denbora tartean, aldaketak izango ditu Herribusak, horiek  autobus geltokietan jakinaraziko dituzte.

Lurraldebusen autobus zerbitzua.  
- Zarautz: 17:00etatik 19:30era bitartean Zarautzen izango dituen geltokiak dira: suhiltzaileen etxearen ondoko biribilgunea, kiroldegiko biribilgunea eta Photomuseumeko biribilgunea.

- Zumaia: 17:00etatik 19:30era bitartean Patxita Etxezarreta kalean geldituko dira autobusak.

- Zumaia-Donostia zerbitzua: 16:55ean, 17:15ean (UK11), 17:30ean, 18:30ean eta 18:55ean (UK10)  Zumaiatik irteten diren autobusak Meagatik joango dira Zarautzera.

- Donostia-Zumaia: Donostiatik  16:55 (UK10), 17:00etan (UK9), 17:55ean (UK8-UK10) eta 18:00etan (UK9) abiatzen diren autobusek Zarautzetik igaro ondoren Meagatik jarraituko dute Zumaiarantz.
Autobus lantzaderak egongo dira Getaria eta Zarautz artean.  

- Getariatik autobusen irteera: 16:50, 17:05, 17:25, 17:40, 17:50, 18:05, 18.25, 18:40, 18:50 eta 19:05.

- Zarauztik autobusen irteera: 17:30, 17:55, 18:05, 18:30, 18:55 eta 19:05.