Ezkio batuta, lau probak osatuko dute Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 30a, 09:44
Aurkezpenean izan diren antolatzaileak eta babesleak, txapelketako lasterketen kartelekin. (Mailo Oiarzabal)

Atzo aurkeztu zuten Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketa. Iaz martxan jarritako egitasmoak berrikuntza nagusi bat izango du arten. Izan ere, Ezkioko lasterketa batu zaie aurten Azpeitikoari, Errezilgoari eta Zarauzkoari eta, horrela, lau probak osatuko dute liga moduan jokatuko den txapelketa.

Ezkiokoa, gainera, mendi lasterketa izango da, “baina edonork egiteko modukoa”, 5,8 kilometrokoa, Aritz Egea antolatzaileak adierazi zuenez. Egearekin batera aurkeztu zuten txapelketa Jon Ziarsolo Errezilgo antolatzaileak, Jon Garate Azpeitikoak, eta Estitxu Elduaien Azpeitiko Udalaren Kirol batzordeburuak. Zarautz Kirol Elkarteko antolatzaileek ezin izan zuten egon.

2016an bezala, Azpeitian hasiko da txapelketa, eta Zarauzen bukatu. Hau da lau proben egutegia:

  • Urriak 29, larunbata: Azpeitiko Herriarteko VIII. Kros Mistoa (6,2 kilometroko ibilbidea, 18:30ean hasita).

  • Azaroak 19, igandea: Errezilgo III. Kros Mistoa (6,5 kilometro, 11:30).

  • Azaroak 25, larunbata: Ezkioko I. Mendi Lasterketa Mistoa (5,8 kilometro, 10:30).

  • Abenduak 3, igandea: Zarauzko XXXIX. Bikote Mistoen Krosa (7,5 kilometro, 11:30).

Txapelketaren araudia iazkoaren oso antzekoa izango da, baina berezitasun batekin: txapelketan puntuatzeko, gutxienez lautik hiru probatan parte hartu beharko dute bikoteek. Iaz mila inguru izan ziren txapelketan parte hartu zuten bikoteak, baina 17k bete zituzten azken sailkapenean sartzeko baldintzak, eta “aurten gehiago izatea” espero dute antolatzaileek.

Albistea irakurtzen jarraitzeko: Urola Kostako Hitza