Txiki omendu dute Cerdanyola del Vallesen

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 30a, 15:44

Asteazkenean bete ziren 42 urte Francoren erregimenak Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra fusilatu zutela Can Catà basoan, Cerdanyola del Vallesen (Bartzelona, Katalunia). Hori dela eta, azken urteetan bezalaxe, omenaldia egin diote gaur eguerdian bertan.

Herriko plazatik Collserola hilerrira ibilaldia egin dute goizean, eta ekitaldi nagusia 12:00etan izan da. Txikiren anaia Diego Paredes bertan izan da, baita Fermin Muguruza abeslaria ere, besteak beste. Amaieran, Feliu Venturak Txoriak txori abestia kantatu du.

Argazkia: /

Erlazionatuak