Zarauzko trainerilla laugarren izan da Zumaiako estropadan

Baleike.eus 2017ko ira. 30a, 20:20
Zarauzko trainerilla lehian (Baleike.eus).

Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautz; orden horretan sailkatu dira gaur eguerdian Zumaiako errioan jokatu den trainerilla estropadan. Esprint eran jokatu dute –600 metroko txandak–, Moilaberritik Arranpla aldera joan eta etorri. Binaka denek denen aurka jokatu ondoren, Getariak Oriori irabazi dio finalean eta Zumaiak Zarautzi hirugarren posturako lehian. Jubenil mailako arraunlariak aritu dira.

Argazki bilduma: Baleike.eus