Cheren Bolivia erakusten duen argazki bilduma ikusgai, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 3a, 10:00

Urriaren 29ra arte egongo da ikusgai Luis Cuartero. Cheren Boliviako lekukoa erakusketa.

"Osaba Luisek Boliviatik ekarri zituen argazkiek mundu guztian zirrara eragin zuten eta zera pentsatu genuen: gure ardura zela balio historiko handiko argazki bilduma hura ikertu eta erakustea". Photomuseumen ikusi ahalko da egunotan Luis Cuartero. Cheren Boliviako lekukoa erakusketa. Bertan, Ernesto Guevararen Boliviako koloretako 1959-1970 urte bitarteko mila irudi inguru bildu dituzte. "Horietan Cheren exekuzioaren inguruan ibilitako aktore nagusiak aurki ditzakegu eta belaunaldi bat markatu zuten urte aztoratu haietako errealitate sozial, politiko eta erlijiosoa erakusten duten argazkiak ere bai". 

Aurten Guevararen heriotzaren 50. urteurrena da eta, hori aitzaki hartuta, Che-Luloide Experience taldea lau urtez egindako ikerketako emaitza aurkezten ari da. Emaitza horren zati bat da Zarauzko argazki eta zinema museoan gaur inauguratu duten erakusketa. Urriaren 29ra arte egongo da ikusgai.