Zarauzko euskaltzaleen topagunea egin dute

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 9a, 11:55
Herriko euskaltzaleen saioa Lizardi institutuan (Imanol Epelde).

Herriko 45 euskaltzale elkartu ziren larunbat goizean Lizardi institutuan, Zarautzen euskararen erabileraren inguruan hausnarketa partekatua egiteko, etorkizuna irudikazeko eta ekintza zehatzak lantzeko. Baita etorkizunari begira Zarautzen euskaltzaleak nola antolatu erabakitzeko ere.

Zarauzko Udalaren babesean, Euskaltzaleen Topaguneko lagunek gidatu zuten saioa, modu dinamiko, alai eta parte hartzailean. Urrian eta azaroan beste bi larunbat goizetan ere elkartuko dira.