Gabilondo bigarren izan da Bertsolari Txapelketako kanporaketan eta finalerdietan izango da

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 9a, 12:14
Zumaiako kanporaketa, Aitzuri frontoian (Zumaiako Bertso Eskola).

Nerea Ibarzabalek irabazi zuen atzo Zumaian, Aitzuri pilotalekuan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko final-laurdeneko saioan, 698,5 punturekin. Haren atzetik Nahikari Gabilondok eta Miren Artetxek berdinduta bukatu zuten, 661,5 punturekin. Gisa horretan, puntuazioaren arabera, finalerdietarako sailkatu da bertsolari zarauztarra. Saioko beste bertsolariak Arkaitz Oiartzabal Xamoa (627,5), Asier Otamendi (617,5) eta Ibon Ajuriagojeaskoa (616) izan ziren.

Erlazionatuak