Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka egin dute

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 9a, 12:27
Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka, udaletxe aurrean (@GrupoEmausFS).

Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, IX. Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka egin zuten larunbat goizean Lege Zaharren enparantzan. Hainbat eragilek beren jarduna ezagutzera eman zieten herritarrei.