135 lagun irristaka gauez

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 9a, 13:00
Zarautz Night Skate ekitaldia (ZKE Irristaketa).

Larunbat gauean Zarautz Night Skate ekitaldia egin zuten bigarrenez, ZKE Irristaketa taldeak antolatuta. Guztira, 135 pertsona inguruk hartu zuten parte; zarrauztarrez gain, inguruko herritatik ere bertaratu zen: Donostiatik, Tolosatik, Iruñeatik, Gasteiztik eta Ipar Euskal Herritik. Udaletxe aurretik abiatu ziren, eta 13 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, malekoian bukatu zuten.