zarauzkohitza.eus

Hilaren 21ean eta 22an jokatuko dute Ibon Imazen omeneko surf txapelketa

Zarauzko Hitza 2017-10-10 09:00   Kirola

Hilaren 21ean eta 22an jokatuko dute Ibon Imazen omeneko surf txapelketa Lehiaketako kartela | Ikusi handiago | Argazki originala

Hurrengo astebururako antolatu dute XXII. Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia. Ibon Imaz surflaria zenaren omenez jokatuko dute hilaren 21ean eta 22an. Hainbat mailatan lehiatuko dira parte hartzaileak: master, open, 18 urtetik azpikoak, 16 urtetik azpikoak, alternatibo, longboard, bodyboard, Stand Up Paddle eta tag team mailatan.

Interesa dutenek dogoeneko ema dezakete izena Zarauzko Surf Elkarteko bulegoan nahiz zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera idatzita. 10 euro ordaindu beharko dituzte maila batean lehiatu nahi dutenek. Bigarrengo batean ere parte hartu nahi izanez gero, 5 euro gehiago jarri beharko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa