Errege Kopako finalera sailkatu da ZKE Halterofilia

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 10a, 10:41
ZKE Halterofiliako taldea (ZKE Halterofilia).

Hitzordu garrantzitsua zuen ZKEko Halterofilia taldeak asteburuan, Burgosen. Espainiako Errege Kopan sailkatzeko kanporaketa jokatuko zuen, eta finalerako txartela lortu zuen; lehenbiziko 12 postuetan sailkatu beharrra zuen horretarako, eta 11. egin zuen. Finala urriaren 28an jokatuko dute Madrilen, eta iazko emaitza hobetzea dute helburu.