'Itzulera' poema liburua kaleratu du Martin Bidaurrek

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 10a, 13:17
Martin Bidaur goizeko aurkezpenean (@CanoLeire).

Peru Iparragirrek beren lehen poema liburua eman du argitara, Martin Bidaur ezizenez, Susa argitaletxearen babesean. Esperientzia intimo baten kontaketa egiten du idazle gazteak Itzulera lanean. Nolabait ere, haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko bat da: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera. Gaur goizean aurkeztu du Donostian.