'Birziklapenean jaioak gara' kanpaina, ostegunetik larunbatera

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 10a, 14:07
'Birziklapenean jaioak gara' kanpainaren informazio gunea Amurrion (Amurrioko Udala).

Malekoian jarriko dute informazio gunea, Duke Enea parean, eta herritarrei azalpenak emango dizkiete hondakinak murrizteari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruz.

Datozen egunetan herrira iritsiko da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eta Ecoembes erakundeak bultzatutako Birziklapenean jaioak gara kanpaina. Ekonomia zirkularraren eta hondakinen murrizketaren nahiz birziklapenaren onurak azaltzea eta kontzizentziatzea du helburu, eta ostegunetik larunbatera informazio gunea jarriko dute malekoian, Duke Enea parean.

Jarduera elkarreragileen eta ludikoen bidez, kanpainak jakitera emango die herritarrei EAEk hondakinen inguruan dituen helburuak zeintzuk diren. Era berean, birziklapena egoki egiteko aholku praktikoak emango dituzte, gaiaren inguruan dauden uste okerrak saihesten laguntzeko. Informazio gunea herriz herri azken hilabetean; aurretik Portugaleten eta Amurrion izan da, eta Zarautzen ondoren, Durangon eta Eibarren izango da.

EAEn milioi bat tona hondakin sortzen dira gaur egun; 1,5 kilo hondakin egunean pertsonako. Europar Batzordearen kalkuluen arabera, hondakinak modu egokian murriztu, birziklatu eta berriz erabiltzearen bidez 600.00 euro aurreztu daitzeke bost urtean.