Delorean taldeak Mikel Laboaren lanean oinarritu du bere hurrengo diskoa. Aurrerapen gisa, Kantuz abestia kaleratu du. Taldekideek aurreratu dute "ilusio berezia" egiten diela lan horrek; izan ere, euren ohiko lan lerroa ez du jarraitzen. Elkar argitaletxearekin kaleratuko dute disko berria, azaroaren 15ean.