Istripuak saihesteko programa heldu da herrira

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 11a, 16:41

Oteitza, Lizardi eta Monte Albertiako ikasleek hartu dute parte Don't be dummy. Ez duzu ordezkorik kanpainan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko Trafiko Zuzendaritzak abiatutako kanpaina ibiltaria da honakoa, eta horren helburua da istripuak prebenitzeko gazteei trafiko istripuen arrazoi eta ondorioen berri eman eta horiei aurrea hartzeko sentsibilizazio-aholkuak eskaintzea.

Ibilgailu berrien segurtasuna neurtzeko baliatzen dituzten panpina (dummy-ak) digital batek gidatuta, istripuen inguruko ikus entzunezko bat eskaini dute Modelon, lekukoen zein beste hainbaten hitzartzearekin. Zarauzko Udaltzaingoak eta Iurretako suhiltzaile batek ere hartu dute parte ekitaldian, besteak beste.