Hiru kontzertu izango dira larunbatean, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 13a, 10:00

Urriaren 30ean 12 urte beteko ditu Putzuzulo gaztetxeak, eta hori ospatzeko egitarau betea antolatu dute urriaren 28tik hasi eta azaroaren 19ra bitarterako, Egin dezagun amets, esnatu gara eta lelopean. Aurrez, bihar bertan,  hardcore kontzertuak izango dira. Hain zuzen ere, hiru talde gonbidatu dituzte:  X-Torsion, Boom eta Rudething.  22:00etan hasiko dira zuzenekoekin.