Gaitasun profesionalak frogatzeko laguntzaileei zuzendutako bilera izango da astelehenean

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 14a, 15:19

Bilera Gaztelekuko 3. solairuko aretoan egingo dute, 11:00etatik aurrera.

 

Gizarte Zerbitzuek antolatuta, IES Monte Albertiaren laguntzarekin, informazio bilera izango da astelehenean, hilaren 16ean. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak gaitasun profesionalak forgatzeko zabaldu berri duen deialdiari buruzko jardunaldia izango da eta laguntzaileei egongo da zuzenduta.

Jaurlaritzak gaitasun profesionalak frogatzeko deialdia egin duela gogoratu dute Gizarte Zerbitzuetatik, eta inongo titulurik ez duten eta profesionalei dagoela zuzenduta. Formazio bide ez formaletatik zein eguneroko lan esperientziatik eskuratutako gaitasunak frogatzeko aukera eskaintzen du horrek. Zehazki, 2018tik aurrera mendekotasun egoeran dauden pertsonen laguntzaile gisa aritzeko langile orok Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea edota Pertsonei etxean gizarte- eta osasun- arreta ematea kualifikazio profesionala frogatu beharko dutel azaldu dute sail horretatik.