Death Cafe jardunaldia izango da hilaren 19an

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 15a, 15:19

Hirugarren aldiz, Death Cafe ekimena izango da ostegunean, hilaren 19an, Alameda ostatuko kafetegian. Ohi bezala, Amaia Artze eta Iñaki Peña Bandres osasungileek gidatuko dute saioa, 18:30etik aurrera. Jakinarazi dutenez taldea osatu da dagoeneko, eta hori dela eta, hurrengo topaketa bat aurreikusi dute abendurako. Bertan parte hartu nahi dutenek 699-797388 edota 652-719779 telefonoetara deitu dezakete.