Bamberger Symphoniker entzutera joateko autobusa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 16a, 13:47
Viktoria Mullova biolin-jotzailea.

Doako zerbitzua eskainiko du udalak, baina izena eman behar da aurretik Kultura sailean.

Bamberger Symphoniker orkestraren emanaldia izango da azaroaren 9an, 20:00etan, Kursaal Jauregian. Jakub Hrusa zuzendariak gidarituko du kontzertua, eta Viktoria Mullova biolin-jotzailea ariko da gonbidatu gisa. Zarauzko Udalak kontzertura joateko autobus zerbitzua eskainiko du doan; Batzoki aurreko geltokitik irtengo da, 19:00etan.

Autobus zerbitzua erabili nahi dutenek izena eman beharko dute Kultura departamentura deituta (943-00 51 20) edo idatzita (kultura@zarautz.eus), azaroaren 3a bitartean. Kontzertuko sarrrerak sarrerak.kursaal.eus helbidean eros daitezke.