UKUEk bailarako enpresen gida osatu du Interneten

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 16a, 18:30

Enpresen informazio zehatza eta eguneratua jarri du eskuragarri.

Urola Kostako Udal Elkarteak bailarako –Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako– enpresen gida eguneratua jarri du eskura Interneten, enpresen informazio zehatzarekin eta eguneratuarekin. Bilatzaile nagusi baten bidez eta hainbat iragazki erabiliz bailarako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen informazioa eskura daiteke, ordenagailuz edo sakelako telefonoaren bidez.

Honako aukerak eskaintzen ditu gidak: enpresa jakin bat edo batzuk mapan kokatu; bere fitxa eta datuak ikusi (telefonoa, posta elektronikoa, webgunea, helbidea, kokapen geoerreferentziatua); zuzenean bere webgunera jo edo telefonoz deitu; eta enpresen zerrendak egin eta deskargatu (kalkulu-orrien formatuan).

"Tresna hau aukera polita da enpresa bat ezagutzera emateko eta gure bailarako mapan kokatzeko. Harremanetarako datuez gain, enpresak zer egiten eta zer eskaintzen duen adieraz daiteke, irudiz lagunduta", jakitera eman dute UKUEtik. Horretarako,elkartearekin jarri behar da harremanetan, oinarrizko datuen fitxa betetzeko eta enpresan mapa kokatzeko; 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke