‘Euskal lainoa’ hizpide izango du Javier Etxeberriak

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 17a, 10:31
Javier Etxeberria matematekari eta filosofoa.

ZarautzOn elkarteak abiatu du udazkeneko zikloa. Gaur izango da bigarren saioa, eta, bertan, Javier Etxeberria filosofo eta matematikariak Euskal lainoa nola eraiki eta kudeatu azalduko du. Ohi bezala, hitzaldia Antoniano aretoan izango da, 19:30etan hasita. Bertaratu ezin duenak, ohi bezala, streaming bidez ikusteko aukera izango du.