Elkarretaratzea egingo dute gaur Cuixarten eta Sanchezen espetxeratzeak salatzeko

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 17a, 11:18

Espainiako Auzitegi Nazionalak Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteari fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelatzea ezarri die. Hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Lege Zaharren enparantzan, 19:00etan.