Elkarretaratzea egin dute Kataluniako atxiloketak salatzeko

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 17a, 19:21
Herritar ugarik egin du bat Gure Esku Dagok egindako deialdiarekin. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Junts lelopean eta ikurriñak zein esteladak eskuetan hartuta, herritar ugari bildu da gaur Lege Zaharren enparantzan, Jordi Cuixart Omnium kulturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC biltzar nazional katalaneko presidentearen atxiloketak arbuiatzeko.