Gizonezkoen 74. Hondartzako Futbol Txapelketa duela bi asteburu abiatu zuten, eta oraingoan izango dute bigarren jardunaldia, igandean, zehazki. Arazoak izan ondoren, emakumezkoen plaieroak osatzea lortu dute eta egun horretan izango dute lehenbiziko jardunaldia. Sei taldek eman dute izena: Balearri Elkano, Katixa, Kupela, Kebidek, Sakana eta Lukas taldeek.
Gizonezkoen mailan, berriz, hamaika talde lehiatuko dira. 12:00etan hasiko dituzte emakumeen nahiz gizonezkoen partidak. Atxikitako dokumentuan daude ikusgai jardunaldien inguruko xehetasunak.