Amenabarrek ezin izan du Benidormen aurka

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 18a, 18:01
Amenabarren eta Benidormen arteko partida (@Fbmcv)

Asobaleko taldearen aurka lehiatu zen atzo Zarauzko gizonezkoen taldea, Aritzbataldeko kantxan. Bisitariak ziren Errege Kopako final-hamaseirenak gainditzeko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin. Baina 21-27ko emaitzarekin garaipena lortu bazuen ere, Amenabar aurre egiteko gai izan zen. Aitor Urbitarte Txangurroren mutilak txukun aritu ziren partida osoan, nahiz eta aurkariak pixkanaka aldea areagotzen joan ziren.