Izeta II.ak marka saiakera egingo du agurreko ekitaldian

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 19a, 11:19
Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a, Alegian uztailean egin zioten omenaldian.

50 urterekin 10.000 kilo altxatzen saiatuko da Joxe Ramon Iruretagoiena, hilaren 28ko ekitaldian.

Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a-k 50 urte bete ditu aurten, eta erretiratzea erabaki du. Ibilbide emankorrari behar bezalako amaiera emateko, marka saiakera egingo du azaroaren 28an, datorren asteko larunbatean.

Hain zuzen ere, bere adina kontuan izanda, sorbaldara 10.000 kilo altxatzea da bere buruari ezarritako erronka. Bi lan egingo ditu horretarako: 50 altxaldi egingo ditu 100 kiloko harri kubikoarekin eta 100 kiloko zilindroarekin, berriz, 50 altxaldi esku batekin.

Ekitaldia Aritzbatalde pilotalekuan izango da hilaren 28an, 18:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da.