Amagoia Gurrutxagaren 'Zarauzko gutunak' liburuaren aurkezpena, San Prudentzion

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 19a, 12:10
Amagoia Gurrutxaga, 'Zarauzko gutunak' liburua eskuetan duela. (Aritz Mutiozabal)

Ekainean argitaratu zuen Amagoia Gurrutxaga kazetariak Zarauzko postalak lanaren jarraipena: Zarauzko gutunak. 36ko gerra liburua. Larunbat honetan Getariako San Prudentzio auzoan aurkeztuko du, ermitan, 18:00etatik aurrera. Patxi Saizek ere bertan hartuko du parte, eta amaieran, luntxa izango da.