Datorren astera atzeratu dute surf txapelketa herrikoia

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 20a, 12:27
Ibon Imazen oroimenezko txapelketa, iaz (Aritz Mutiozabal).

Astebukaerarako eguraldi txarra eta itsasoaren egoera kaskarra izango dela iragarri dute, eta Zarauzko Surf Elkarteak Ibon Imazen oroimenezko txapelketa herrikoia atzeratzea erabaki du. Hurrengo astebukaeran jokatuko dute, urriaren 28an eta 29an.