Valladoliden aurka lehiatuko da igandean Ulacia Grupo

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 21a, 10:00
Ulacia Grupo jokoan (ZAST).

ZASTeko taldeen argazki saioa egingo dute partida hasi aurretik, Aritzbatalden.

Hiru partidatan lan txukuna egitetik dator Ulacia Grupo. Garaipenik ez du lortu, baina talde indartsuei aurre egiteko gai izan dira Iñaki Jimenezen mutilak. Igande honetan ligako erdialdean ibili ohi den Universidad de Valladolid taldearen bisita jasoko du Aritzbataldeko kantxan. 18:30ean hasiko da partida.

Aurretik, ZASTeko talde guztiek argazki saio ofiziala egingo izango dute, 16:45 aldera hasita. Talde bakoitzaren argazkia ateratzeaz gain, familia argazkia ere egingo dute. Lehenago, 15:30ean, Oraitz Garciaren lehen maila probintzialeko senior mutilek jokatuko dute Alde Zaharra talde donostiarraren kontra.