Bertol Arrieta saritu dute Euskal Zine Bileran

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 22a, 20:37
Bertol Arrieta saria jasotzen (Euskal Zine Bilera).

Gidoiaren sari profesionala eman diote Zorrak zor film laburragatik, Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran. Hala, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra jaso ditu egile zarauztarrak. Asteazken arratsaldero bere aitarekin dituen elkarrizketa saioetatik abiatutako lana da: egun batean, aitak istorio berezi bat kontatu dio familiaren zor bati buruz, gerrako drama txiki baina garratz baten ingurukoa.