Andoni Egaña elkarrizketatu dute 'Txapelpekoak' saioan

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 26a, 10:29

Berriak astero egingo du telebista saio bat Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruan. Atzo eman zuten lehen saioa, eta bertsolari zarauztarrari elkarrizketa egin zioten. Bestalde, Oroitz Unzuetak, Beñat Intxauspek eta Mikel Fernandezek umorezko esketxak egingo dituzte astero bertsolaritzarekin lotuta.