Murkilek antolatutako Merkataritza Astearen barruan, ekitaldiak egin dituzte «dendak kaleetan egoteak duen garrantzia islatzeko». Atzo arratsaldean, esaterako, Borobil taldeak antzezlan berezia eskaini zuen Lege Zaharren enparantzan, ikuslea partaide bihurtuz eta aktorearekin batera, merkatariek bezeroekin egunero izaten dugun harremana irudikatuz.