Irudietan: Perretxiko erakusketa Merkatu plazan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017ko urr. 29a, 15:00

Urtero legez, perretxiko erakusketarekin biribildu du Arkamurka elkarteak Natura Astea. Astean zeharreko hitzaldien ondoren, atzo sailkatu zituzten natur taldeko nahiz Aranzadiko kideek perretxikoak eta gaur jarri dituzte ikusgai Merkatu plazan. Horrekin batera, txoko didaktikoa eta kontsulta gunea ere atondu dituzte. Halaber, Merkatu plazako lehenbiziko solairuan Zarauzko inguru naturalaren erakusketa dago ikusgai. Arratsaldez, 16:30-19:30 bitartean egongo da zabalik.

Erlazionatuak

Geologiari begiratua

Zarauzko Hitza 2017 urr 20 Zarautz