Izar&Star zikloan hartuko du parte Lou Topet taldeak

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 31a, 11:31

Azaroaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian eskainiko du Zarauzko taldeak bere hurrengo kontzertua. VIII. Izar&Star zikloaren barruan izango da hori. Ziklo horren helburua da Euskal Herriko pop rock taldeen zein bakarlarien eskutik nazioarteko musikari entzutetsuen abestien edota diskoen egokitzapena zuzenean eskaintzea. Kasu honetan, zarauztarrek Wilco talde estatubatuarraren abestien moldaketak eskainiko dituzte, euskaraz.

Harekin batera ariko da Rucula taldea, M-ak taldearen bertsioak eskaintzen. Hona hemen entzungai taldeak bandcamp atarira igo duen Via Chicago kantaren egokitzapena, Chicago aldetik izenekoa.