Inauteriak 2018

Eman daiteke izena Inauterietako konpartsan

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 1a, 10:00
Iazko konpartsako irudi bat. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Izena emateko azken eguna azaroaren 28a izango da, eta lehen entsegu eguna, berriz, abenduaren 2a.

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere konpartsa antolatzeko asmoa du udalak aurtengo inauterietan. Iaz Grease filmean oinarritu zuten, eta aurten Karibetik aukeratu dute.

Bertan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, 688-685366 (Yasmilka) telefono zenbakira deituta. Horretarako azken eguna azaroaren 28a izango da, eta entseguetako klaseek 10 euro balioko dute. Lehen entsegua abenduaren 2an izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Gehienez ere, 120 lagunek eman dezakete izena, eta 10 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute entseatzera. Marisa Merino dantza eskolako koreografoak arduratuko dira dantza prestatzeaz eta entseguak zuzentzeaz.