Itziar Segurola 'Izan invictus' probatik kanporatua

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 2a, 10:20

Zarauztarrak azken postuan bukatu zuen atzoko ETB1eko saioko kanporatze proban. Nekane eta Eyerren izan zituen lehiakide dueluan, Leitzarango basoko 500 eskailera igotzen eta jaisten. Proba gogorra jokatu zuten, lehiakortasun handikoa, eta Nekane izan zen garaile. Eyerren tarteka galduta ibili bazen ere, atzean utzi zuen Itziar eta, ondorioz, etxerako bidea hartu zuen.