‘Errementari’-k Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astean Ikusleen saria jaso du

Zarauzko hitza 2017ko aza. 4a, 08:37
'Errementari' Donostiako Beldurrezko Astean (Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 28. Astea).

Errementari lanak lortu du film luze onenaren ikusleen saria Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 28. Astean. Sitgesko jaialdian estreinatu zuten Paul Urkijoren lehen lan luzea, eta harrera ona izan zuen. Errementari filmean lan egin duten aktoreen artean daude Kandido Uranga zumaiarra eta Zarauzko bizilagun Maite Bastos oriotarra. Urangak errementariaren pertsonaia egiten du. Filmaren zati batzuk Aiako Agorregi inguruan errodatu zituzten iazko abendua eta aurtengo urtarrila artean.

Erlazionatuak

Bideoa: Maite Bastosi elkarrizketa

Zarauzko Hitza 2017 urr 12 Zarautz