Putzuzuloren 12. urteurrena

Herriko eragileak elkartu ditu '#esnatuzarautz' topaketak

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 4a, 14:09
Herriko eragileen arteko topaketa Putzuzulon (Putzuzulo Amets Fabrika).

Putzuzuloren 12. urteurrenaren barruan, herri mugimenduaren topaketa egin dute gaztetxean. #esnatuzarautz lelopean, herriko auzo elkarte eta taldeekin elkargune bat osatu dute, «gure argazki bat osatu eta etorkizunean nola lagundu dezakegun elkar hausnartzeko».

Bertan, ondorengo eragileek hartu dute parte: Saharautz, Txipristin, AEK, EHE, Vista Alegreko auzo elkartea, Hiruerreketa eta Purpurinak auzo elkartea, Azken Portuko Komisiyua, gaztetxeko asanblada, Danda, Bilgune Feminista, Sorginak, Arraio Irratia, Motxian bertso eskola, Torreoia Bizirik, Ernai, Literaturia, Inurritza Jai Batzordea, eta hainbat norbanako.

Gauean kontzertua izango da gaztetxean, 22:30ean hasita, HDH eta Furia taldeen eskutik.