Hamaika zapore herri berean

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 4a, 14:41

Immigrazio sailak antolatutako Bertakoak ekitaldia ospatzen ari dira gaur herriko sei elkarte gastronomikotan, Hamaika jatorri, Zarautz bakarra lelopean. Bertan jaiotakoen eta kanpotik herrira etorritakoen artean integrazioa bultzatea du helburu egitasmoak, gastronomiaren bitartez.

Hasiera batean zortzi elkarte eta herrialde parte hartzekoak baziren ere, azkenean sei izan dira parte hartu dutenak: Iñurritza erretiratuen elkartean Marokoko janaria prestatu dute; Galtxagorri elkartean Saharakoa; Batzokian Nikaraguakoa; Alkartasunan Senegalgoa; Arrano Kabian Guatemalakoa eta Ezkertokian Kolonbiakoa.

Guztira, 130 bat lagunek eman dute izena aipatu elkarteetan bazkaltzeko.