«Barrabiletatik eratorritako minbizi zelulekin egiten dut lan»

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 7a, 09:00
Amaia Isasti farmazialaria

Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldian hartuko du parte Amaia Isasti farmazialariak.

Farmakologiako doktoretza ikasketak egiten ari da EHUn. Bere taldean sistema endokannabinoideari buruzko oinarrizko ikerketa egiten dute, eta Isastik PLCb1 enzimak neuronen desberdintze prozesuan nola hartzen duen parte aztertzen du. «Horretarako NT2 izeneko lerro zelularrarekin egiten dut lan. Barrabiletatik eratorritako minbizi zelulak dira hauek, eta konposatu batzuen eraginez, zelula neuronaletara desberdintzen dira. Nire tesi proiektuaren helburu nagusia desberdintze honetan PLCb1k duen eragina aztertzea da». NT2 lerro zelularrari buruz hitz egingo du gaurko saioan.