Fisikaria bada ere, ingeniaritzan eta metalurgian kokatzen du bere espezializazioa, gai horiei buruzko doktoretza egiten ari baita Katalunian. «Metalezko piezen fabrikazio gehigarrian egiten dut lan. Plastikozko inprimagailuek egiten duten antzera, metalekin ere hiru dimentsioko piezak inprimatu daitezke». Bere doktoretzaren helburua da prozesu horren bidez aeronautika sektorerako titaniozko piezak fabrikatzea. «Horretan nabil orain, prosezua ezagutzen eta optimizatzen». Metalezko piezen fabrikazio gehigarria orokorrean zer den azaltzeaz batera, «guk lan egiten dugun prozesu zehatza deskribatuko dut».