Poliziaren arabera, nazioarteko droga trafiko sare batek kudeatzen zuen Zarauzko plantazioa. Kokaina ere atzeman dute droga trafikoaren aurkako operazioan, eta desegin egin dute sarea. Bost lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan eta Granadan (Andaluzia, Espainia).