Azaroaren 16an Musikaren Eguna ospatuko dute Musika Eskolakoek

Zarauzko hitza 2017ko aza. 10a, 14:02

Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasle eta irakasleek Musikaren Eguna ospatuko dute azaroaren 16an, datorren ostegunean.

Musikaren Eguna ospatzeko ekitaldiak egingo dituzte ostegunean (azaroak 16), 17:30etik aurrera. Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek parte hartuko dute ospakizunean.

17:30ean hasita, bi kalejira egingo dituzte: bata, Zigordia kalean hasiko da eta udaletxeko plazatik Musika plazara joango da. Bestea, Kasino kaletik aterako da, Gipuzkoa kaletik pasatu eta Musika plazara joango da. 18:00etan bi kalejiretako partaideak Musika plazan elkartuko dira, eta bertan hainbat abesti eskainiko dituzte. Bukatzeko, Musika plazan bertan txokolatada egingo dute.