Espainiako Poliziak Zarauzko barruti batean tona erdi kokaina atzeman ditu, zulo batean ezkutatuta. Horrekin lotuta, bi pertsona atxilotu ditu Zarautzen bertan. Gainera, marihuana plantazio bat atzeman dute herriko etxebizitza batean. Datu horiek gaur eguerdian Canillas herrian (Espainia) Poliziak eman ditu prentsaurreko batean.
Granadan (Andaluzia, Espainia) ere kokaina kantitate handia atzeman du Espainiako Poliziak eta beste hiru pertsona atxilotu ditu. Poliziaren arabera, Zarautzen eta Espainian atxilotutakoak nazioartean droga banatzen zuen talde antolatu berekoak dira. Guztira, 1,2 tona kokaina atzeman ditu Poliziak.
Goizean zabaldu da marihuana plantazioa atzeman dela Zarautzen, zulo batean. Baina zuloan atzeman dutena kokaina izan da.