Ekhiñe Eizagirre astelehenean jarriko du Frantziak Espainiaren esku

Zarauzko hitza 2017ko aza. 10a, 21:26

Astelehenean, azaroaren 13an, Frantziak Espainiaren esku jarriko du preso zarauztarra da. Haren gertukoek azaldu dutenez, ziurrenez asteartean pasatuko da Espainiako Auzitegi Nazionaletik.

Haren gertukoek jakinarazitakoaren arabera, astelehenean Ekhiñe Eizagirre Frantziak Espainiaren esku utziko du. Eta. asteartean, azaroaren 14an, igaroko da Espainiako Auzitegi Nazionaletik, ziurrenik. Azaroaren 11n Frantziako Fresneseko kartzelatik irtetekoa zen, baina bihar Frantzian jai eguna da, ondorioz irteera data atzeratu egin dute.

Estradizioan hartuta dago Eizagirre Fresneseko espetxean (Frantzia), eta ez dago argi herrira noiz itzuliko den; Espainiak hartzen duen jarreraren araberakoa izango da. 

2013ko maiatzaren 7an atxilotu zituzten Frantzian Eizagirre eta beste bost lagun: Raul Aduna gasteiztarra, Andoni Goikoetxea tolosarra, Barrundiako Igor Uriarte eta Arrasateko Julen Mendizabal eta Kepa Artauz. Lau urte eta lau hilabete kartzelan igaro ondoren, pasa den irailaren 6an hasi zuten sei kideen kontrako epaiketa.

Hurrengo egunean eman zuten behin betiko emaitza: sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten zarauztarrari, Uriarteri, Artauzi eta Goikoetxeari. Aduna eta Mendizabali, berriz, zazpi urtekoa.

Erlazionatuak