Nahikari Gabilondo zarauztarra iritsi da aurtengo txapelketaren finalaurrekoetara, baina lehiatik kanpo gelditu da.
Landako gunean izan da gaurko saioa, eta han abestu dute Aitor Mendiluzek, Iñaki Apalategik, Miren Amurizak, Miren Artetxek, Oihana Iguaranek eta Jon Maiak. Mendiluzek irabazi du saioa 740,5 puntu batuta eta beste bertsolariei alde nabarmena aterata. Bigarren sailatu da Miren Amuriza 678,5 punturekin; hirugarrena izan da Maia, 675 punturekin; laugarren, Iguaran 671 punturekin; bosgarren Iñaki Apalategi, 648 punturekin; eta Miren Artetxe seigarren, 639 puntu batuta. Gaurko saioan abestu duten bost bertsolari igaroko dira finalaurrekoen hurrengo fasera; izan ere, Apalategi berak jarri du puntuen langa, eta 648 punturekin bera da hurrengo fasera sailkatu den 18. bertsolaria.
Finalaurrekoen lehen itzulian lortutako puntuei bigarren itzulian lortutakoak batuko zaizkie, eta puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolari ariko dira abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatuko den final nagusian, Amets Arzallusekin batera. Nahikari Gabilondorekin batera, Felix Zubia zarauztarrak hartu du parte aurtengo txapelketan; eta final laurdenetan geratu zen txapelketatik kanpo.