Zarauzko bizilagunak Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jasoko du gaur arratsaldean Euskadi Literatura saria, Bilboko Azkuna Zentroan. Zehazki, Linbotarrak lanagatik eman diote euskarazko literatura saria. Luis Garde, Castillo Suarez, Jon Kortazar, Yurre Ugarte eta Pello Otxotekok osatutako epaimahaiak Serranoren lana aukeratu du aurten, "baztertutako eremu hori gure gizartearen fresko poetiko bat irudikatzeko" berreskuratu duelako.
2017 ira 30 Zarautz